Blu-ray

1. Inform.
sin. Blu-ray disko

Ahalmen handiko disko optikoa, bereizmen handiko edukia gordetzeko erabiltzen dena. 405 nm-ko uhin-luzerako laser urdin baten erabilera du oinarri; ohiko DVD diskoen laser gorriak baino zehaztasun handiagoz fokuratzen duenez, informazioa estuago gorde daiteke, hau da, informazio berak toki gutxiago betetzen du, eta, beraz, espazio berean informazio gehiago gorde daiteke. Geruza babesle bakarreko disko batek 25 GB gorde ditzake, hau da, bereizmen handiko telebistako bi ordu edo bereizmen arrunteko telebistako 13 ordu edo gehiago. Era berean, 50 GB-eko ahalmena duten bi geruzatako diskoak ere badaude. Blu-ray diskoak DVD diskoen tamaina bera du.