anisakis
- 1. Zool.
Anisakis generoko nematodo parasitoen izen arrunta. Itsasoko arrain eta ugaztunak parasitatzen dituzte, eta gizakia ere kutsa daiteke infektatutako arraina gordinik edo gutxi eginda kontsumituz gero. Digestio-aparatuan anisakiasi izeneko gaixotasuna eragin dezakete, bai eta erreakzio alergikoak ere.