Hamiltonen ekuazio kanonikoak

1. Fis.
sin. Hamiltonen ekuazioak

Sistema mekaniko klasiko baten higidura deskribatzen duten lehen ordenako ekuazioen sistema. Ekuazioak honelakoak dira:
Hqj=p˙j
Hpj=q˙j
non qj koordenatu orokortuak diren, pj momentua orokortua, eta H funtzio hamiltondarra. Lagrangeren ekuazioen baliokideak dira, baina horiek n askatasun-gradu dituen sistema bat bigarren ordenako f ekuazioren bidez deskribatzen dute, eta Hamiltonen ekuazioek, berriz, lehen ordenako 2n ekuazioren bidez. Ekuazioak oso simetrikoak dira eta, horri esker, sistema askotan aplika daitezke. qj eta pj aldagai hamiltondarrek fase-espazioa osatzen dute.