disoluzio solido

1. Fis.

Zenbait espezie kimikoz osatutako nahaste homogeneo solidoa. Solutuaren partikulak disolbatzailearen kristal-sarean kokatzen dira, baina kristal-sarearen egitura ez da horregatik aldatzen, eta nahastea homogeneoa da. Sarearen puntu batean sar daitezke, disolbatzailearen partikula ordezkatuz, edo sarearen interstizioetan. Solutuaren kontzentrazioa alda daiteke. Zenbait aleazio (Au-Cu, esaterako) eta mineral (olibinoa) disoluzio solidoak dira.