Plancken unitateak
- 1. Fis.
Max Planckek 1899an proposatutako unitate-multzoa. Unitate naturalen kasu bat dira, hau da, oinarrizko konstante fisiko jakin batzuk 1era normalizaturik egoteko diseinatuak dira. Normalizatutako konstanteak: grabitazioaren konstantea (G), argiaren abiadura (c), Planckek konstante laburtua (ℏ), Coulomben legearen proportzionaltasun-konstantea (Ke), eta Boltzmannen konstantea (kB).