Laplaceren deabrua

1. Fis.

Pierre Simon de Laplacek determinismoaren ideia azaltzeko proposatutako alegiazko izaki adimendunari eman ohi zaion izendapena. Delako izakiak une jakin batean naturan eragiten ari diren indar guztiak nolakoak diren eta unibertsoa osatzen duten izaki guztien posizioak jakinda, eta horiek denak analizatzeko gaitasuna balu, formula bakarrean bilduko lituzke gorputz handien eta txikien higidura guztiak. Harentzat ezer ez litzateke ziurtasunik gabea izango, eta etorkizuna zein iragana haren begien aurrean presente leudeke.