islapen barreiatu

1. Fis.
sin. islapen difuso

Izpi edo uhin islatuak norabide anitzetan ateratzen diren islapen-mota. Islatze-gainazala zimurra denean gertatzen da. Gainazala laua ez denez, izpi bakoitzak gainazalaren plano orokorrarekiko angelu desberdina osatzen duen gainazal-zatia jotzen du, eta horren araberako angeluan islatzen da. Beraz, S iturri-puntu batetik datozen izpiak ez dira islatzen S' puntu bakar batetik dibergituko balute bezala, eta ez da irudirik osatzen.