erreferentzia-sistema ez-inertzial

1. Fis.
sin. sistema ez-inertzial

Azelerazioz higitzen den erreferentzia-sistema. Azelerazioa lineala edota angeluarra izan daiteke. Sistema ez-inertzialetan, partikula askeak (indarrik jasaten ez dutenak) ez dira higidura zuzen uniformez higitzen, eta Newtonen lehen legea ez da betetzen. Esaterako, Lurrean zentroa duen erreferentzia-sistema ez da inertziala (Lurrak errotazio-higidura baitu, hau da, azelerazio angeluarra).