erreferentzia-sistema inertzial
- 1. Fis.
- sin. sistema inertzial
Partikula askeak (indarrik jasaren ez dutenak) abiadura konstantez higitzen diren erreferentzia-sistema mota. Sistema inertzialetan, Newtonen lehen legea betetzen da, hau da, partikulak, indar batek eragin ezean, ez du azeleraziorik (geldi dago, edo higidura zuzen uniformez higitzen da).