Hookeren legea

1. Fis.

Solido bati ezartzen zain tentsioaren eta ondorioz duen deformazio unitarioaren arteko erlazioa konstantea dela dioen legea. Proportzionaltasun-konstantea elastikotasun-modulua da. Muga batetik aurrera (proportzionaltasun-muga), legea ez da betetzen, baina elastikotasun-mugara bitartean, solidoak bere jatorrizko forma berreskuratzen du tentsioa desagertzen denean.