higidura harmoniko
- 1. Fis.
Higikariaren posizioa denboraren funtzio sinusoidala den higidura periodiko mota. Higidura harmoniko sinplean, ez dago kanpo-indarrik ez marruskadurarik, eta anplitudea eta maiztasuna ez dira aldatzen. Marruskadura dagoenean, higidura harmoniko indargetua da. Kanpoko indar batek eragiten dionean, higidura harmoniko bortxatua.