oreka metaegonkor

1. Fis.

Oreka-posizioan energia potentzialaren minimo erlatibo bat baina ez absolutua gertatzen den oreka-mota. Perturbazio txiki batek sistema oreka-posiziotik zertxobait aldentzen badu, sortzen diren indarrek sistema orekara itzularazten dute, baina perturbazioa beha adinakoa izanez gero, sistema energia potentzial gutxiagoko orekara iragaten da. Esaterako, muino baten tontorreko beheragune batean dagoen pilota.