hasierako baldintzak

1. Fis.
sin. hastapen-baldintzak, hasierako kondizioak

Sistema dinamiko baten bilakaera deskribatzen duten ekuazioetako aldagaiek une batean hartzen dituzten balioen multzoa. Sistema deterministetan, hasierako egoera doitasun osoz jakitea aski da sistemak halako une batean izango duen egoera jakiteko; baina sistema dinamiko determinista kaotikoa bada, hasierako egoerarekiko sentikortasuna handia da, eta horren aldaketa txikiek aldaketa nabarmenak ekar ditzakete sistemaren geroko bilakaeran.