berezko prozesu
- 1. Fis.
- sin. prozesu espontaneo
Sistema termodinamiko batean, sistemaren barne-propietateen ondorioz eta kanpoko eraginik gabe gertatzen den prozesua. Berezko prozesuetan, entropia-aldaketa zero baino handiagoa da (∆S ≥ 0). Entropia-gehikuntzarekin gertatzen diren berezko prozesuak itzulezinak dira berez.