prozesu politropiko

1. Fis.

pVn kantitatea konstante dela gertatzen den prozesu termodinamikoa (eskuarki, gas baten espantsioa edo konpresioa), non p presioa den eta V, bolumena. n-ren balioaren arabera, prozesua beste zenbait prozesuren baliokidea da: n = 0 bada, gas ideal baten prozesu isobarikoa; n = 1 bada, isotermikoa; n = γ bada (presio eta bolumen konstantean neurtutako bero-ahalmenen erlazioa), adiabatikoa; eta n = bada, isometrikoa.