orekaz kanpoko termodinamika

1. Fis.

Oreka termodinamikotik urruti dauden sistema termodinamikoak, prozesu itzulezinak eta sistema irekiak aztertzen dituen termodinamikaren alorra. Termodinamika klasikoan, orekan edo orekatik gertu dauden sistemak dira aztergai; hala ere, sistema fisiko erreal asko ez dira horrelakoak, ez daude ingurunetik isolatuak, eta beste sistema batzuekin energia eta materia trukatzen dute.