Youngen esperimentua
- 1. Fis.
- sin. bi zirrikituen esperimentua
Thomas Youngek argiaren uhin-izaera frogatzeko (eta Newtonen teoria korpuskularra ezeztatzeko) erabilitako metodoa. Argi-iturri bakarreko argi-sorta bat bi zirrikitu paralelotatik igaroarazten da, eta ondoren sortzen diren interferentziak pantaila batean aztertzen dira. Agertzen diren interferentzia-patroiak argiaren uhin-izaeraren bidez azal daitezke soilik. Esperimentu honek garrantzia handia du mekanika kuantikoan, partikula-sortak (esaterako, elektroiak) erabiltzen direnean ere agertzen direlako interferentzia-patroiak (uhin-partikula bitasunaren agergarri).