argiaren teoria ondulatorio

1. Fis.
sin. argiaren uhin-teoria

Argiak uhin izaera duela dioen teoria, lehenengo aldiz Huygensek (1690) proposatua eta Youngen (1801) eta Fresnelen (1814-1815) esperimentuen bitartez egiaztatua. Uhin-izaeran oinarrituta, argiaren islapena eta errefrakzio-fenomenoak normaltasunez ulertzen dira, baita interferentziak, difrakzioa eta dispertsioa ere. Teoria hori Newtonen (1704) argiaren teoriarekin kontrajarririk zegoen, hark argiak partikula-izaera zuela baitzioen. Gaur egun teoria kuantiko modernoak bi izaerak, partikularena eta uhinarena, esleitzen dizkio argiari.