aberrazio esferiko
- 1. Fis.
Gainazal esferikoa duten sistema optikoetan gertatzen den aberrazio monokromatiko mota. Argi-izpiek ardatz optikotik distantzia desberdinetara erasotzen diote sistema optikoaren gainazalari, eta horien izpi islatuak edo errefraktatuak distantzia desberdinetara fokuratzen dira. Sistema optikoen kurbatura aldatuz zuzen daitezke (gainazal parabolikoak erabiliz, esaterako).