Michelson-Morley esperimentua

1. Fis.

Eterrak Lurrarekiko bide zuen abiadura neurtzeko egindako esperimentua, Albert Michelson eta Edward Morleyk 1887an egina. Garai hartan, argia eterrean hedatzen zela uste zen, eta esperimentu honek ideia horren aurkako lehenengo pisuzko arrazoiak eman zituen. Ondorioz, oso garrantzitsua izan zen erlatibitatearen teoria berezia garatu ahal izan zedin. Interferometro bat erabili zuten argi-izpi bat bitan banatu eta bakoitzari distantzia bera eginarazteko, norabide perpendikularretan (alegiazko eterrarekiko abiadura erlatiboa desberdina izan zedin). Berriz ere gainezartzean, interferentzia-eredua aztertu eta argiak bi norabideetan abiadura bera duela ondorioztatu zuten.