uhin-funtzioaren kolapso

1. Fis.

Sistema kuantiko bat bere uhin-funtzioak deskribatzen duen egoera-gainezarpenetik egoera horietako batera bat-batean igarotzea, hau da, uhin-funtzioak balio propioetako bat hartzea, sistemak ingurunearekin interakzionatzearen ondorioz gertatzen bide dena, esaterako, sistemaren behaketa edo neurketa egiten denean. Mekanika kuantikoaren Kopenhageko interpretazioan, behaketa egin aurretik sistemak Schrödingerren ekuazioaren arabera eboluzionatzen du, modu deterministan, eta kolapsoan uhin-funtzioak hartzen duen balioa gertaera probabilistikoa da. Uhin-funtzioaren kolapsoa kontzeptu eztabaidatua izan da, eta gaur egun ere bada.