uhin-funtzio

1. Fis.

Mekanika kuantikoan, sistema fisiko bat deskribatzen duen funtzio matematikoa. Esaterako, Schrödingerren ekuazioan, uhin-funtzioak partikula edo partikula-sistema baten egoera eta bilakaera uhin-ezaugarriak kontuan hartuz definitzen ditu. Uhin-funtzioaren esanahi fisikoa da haren balioa absolutuaren karratuak (|Ψ|2) partikula espazioko puntu batean aurkitzeko dagoen probabilitate-dentsitatea dela. Mekanika kuantikoaren formulazio modernoetan, uhin-funtzioa.