spinaren zenbaki kuantiko

1. Fis.

Partikula baten spinaren magnitudea adierazten duen zenbaki kuantikoa. Balioak zenbaki osoa edo erdiosoa izan daiteke, h / 2π unitatetan (0, 1/2, 1, 3/2, 2...). Partikularen spinak har ditzakeen balioen arabera, partikulak bereizi egiten dira: spin osoa duten partikulak bosoiak dira, eta erdiosoa dutenak fermioiak. Bestetik, spinak noranzkoa izan dezake; esaterako, 1/2 spineko partikula batek +1/2 eta -1/2 spin-noranzkoak izan ditzake.