Schrödingerren katua

1. Fis.
sin. Schrödingerren katuaren paradoxa

Erwin Schrödingerrek asmatutako esperimentu hipotetikoa, mekanika kuantikoaren Kopenhageko interpretazioak (edo gainjarritako egoerek) paradoxa bat eragiten duela agerian jartzeko asmoz proposatua. Gela itxi batean, katu bat dago, gas pozoitsua duen botila bat eta material erradioaktiboa duen aparatu bat. Material erradioaktiboaren atomo bat desintegratzen denean, detektagailuak botila hautsi eta askatzen den gasak katua hiltzen du. Desintegrazioa prozesu kuantikoa da, eta kutxa ireki aurretik, esan daiteke 'katua bizirik' eta 'katua hilik' egoeren gainjartzea dugula, hau da, katua aldi berean bizirik eta hilik dagoelako paradoxa sortzen dela.