birnormalizazio

1. Fis.

Zenbait eremu-teoria kuantikoren kalkulutan agertzen diren infinituak saihesteko erabiltzen den prozedura. Masa edo karga moduko zenbait magnituderen balio kalkulatuen ordez dagozkien balio behatuak ezartzen dira. Birnormalizazioa elektrodinamika kuantikoan erabili zen lehen aldiz. Infinituen arazoa agertu zen ikusi zenean elektroiak fotoi bat igor dezakeela eta segidan xurgatu. Horren ondorioz, elektroiaren energiarako egindako kalkuluaren emaitza infinitua zen. Kalkulu horietan, elektroiaren masa eta karga 'biluziak' erabiltzen dira, hau da, horrelako fenomenoak kontuan hartu gabe kalkulatuak. Ekuazioetan balio horiek gabe balio behatuak erabiliz gero (dagozkien birnormalizazio-konstanteekin batera), emaitzak finituak dira eta bat datoz behaketekin.