elektrodinamika kuantiko

1. Fis.

Erradiazio elektromagnetikoaren eta partikula kargatuen arteko interakzioen eremu-teoria kuantiko erlatibista. P. Diracek eta W. Paulik 1920ko hamarkadan egindako lanetatik abiatu, eta 1940koan garatu zen. Batez ere, elektroi, positroi eta fotoien arteko interakzioak esplikatzen ditu; partikula kargadunen arteko interakzioak fotoi-trukearen bidez deskribatzen dira, Feymannen diagrametan. Oso aurresan zehatzak egiten ditu, eta garatutako egitura matematikoak baliagarriak gertatu dira geroko kromodinamika kuantikoan.