aldagai ezkutuen teoria

1. Fis.

Mekanika kuantikoari bere izaera probabilistikoak 'osatu gabea' izatea dakarkiola argudiatzen duten eta hori saihesteko errealitate objektibo bati dagozkion aldagaien existentzia postulatzen duten teorietako bakoitza. Ezagunena David Bohmek garatua da. Gaur egun, hainbat ebidentzia esperimentalek erakutsi dute honelako teoriak ez direla behaketekin bateragarriak.