EPR paradoxa

1. Fis.

Mekanika kuantikoaren osotasuna zalantzan jartzeko A. Einstein, B. Podolsky eta N. Rosenek proposatutako esperimentu mentala. Esperimentuaren funtsa da bi partikula korrelazionatuz edo 'korapilatuz' osatutako sistema bateko partikula batean egiten den behaketak eragin ez-lokala duela bestean (bataren uhin-funtzioaren kolapsoak bestearena eragitea). Eragin ez-lokala inkontsistentea da argiaren abiadura mugatua izatearekin (hori baita interakzioak transmititzeko abiadura handiena). Paradoxa sortzen da, beraz, mekanika kuantikoaren aurreikuspenen eta ez-lokaltasunaren artean. EPR paradoxaren sortzaileen arabera, partikula bataren spina neurtzean gertatzen den uhin-funtzioaren kolapsoaren ondoren behatzen diren bi partikulen balioak behaketa egin aurretik errealitate fisikoa behar lukete izan. Mekanika kuantikoak errealitate fisiko hori deskribatzen ez duenez, teoria ez-osoa litzateke.