Diracen ekuazioa
- 1. Fis.
1/2 spineko partikulen deskribapena egiten duen uhin-ekuazio erlatibista. Schrödingerren uhin-funtzioaren orokortze erlatibista da, eta abiadura txikietarako, horren baliokidea. Ekuazioak antipartikulen existentzia aurresan zuen, eta elektroiaren antipartikula den positroiaren geroko aurkikuntzak arrakasta handia izan zen.