osagarritasun-printzipio
- 1. Fis.
Behaketa batzuen emaitzak esplikatzeko sistema kuantiko batek, eta beraz, naturak, bi izaera osagarriren arabera joka dezakeela dioen printzipioa. Bere barnean uhin-partikula bitasuna hartzen duen printzipio orokorra da. Kopenhageko interpretazioaren oinarrizko ideietako bat da.