elkarrekintza ahul

1. Fis.
sin. interakzio ahul, indar ahul

Naturan dauden oinarrizko interakzioetako bat. Besteak beste, β desintegrazioren erantzulea da. Interakzioaren truke-partikula edo eramaileak hiru bosoi dira (W, W+ eta Z0). Interakzio hau da, grabitatorioarekin batera, makroskopikoki gehien nabaritzen dena. Ez du paritatea kontserbatzen. 1970ko hamarkadaz gero, interakzio ahularekin bateratua dago, interakzio elektroahularen eremu-teorian.