espalazio

1. Fis.

Oso energia handiko partikula batek atomo-nukleo baten aurka talka egitearen ondorioz gertatzen den erreakzio nuklearra. Erreakzio horretan, nukleoko bi partikula baino gehiago erauzten dira, eta, horren ondorioz, jatorrizko nukleoaren zenbaki atomikoa eta masa-zenbakia aldatzen dira. Espalazio nuklearra da partikula-azeleragailuak erabiliz neutroi-sortak sortzeko erabili daitekeen prozesuetariko bat. Merkurioa, tantaloa edo beste metal astun bat itutzat erabiltzen dira, eta azeleragailutik datorren energia handiko partikulak ituarekin talka egitearen ondorioz 20-30 neutroi erauzten dira talka bakoitzean. Gainera, teknologia honek aukera ematen du sorturiko neutroi-sorta pultsatua egiteko, hainbat aplikaziotarako abantaila handia dena.