ikerkuntza-erreaktore
- 1. Fis.
Ikerketarako erabiltzen den erreaktore nuklearra. Energia ekoiztearekin lotuta ez dauden helburuetarako erreaktoreak ere mota honetakotzat jo ohi dira. Esaterako, helburua neutroiak, isotopoak edo erradiazio ionizatzaileen iturriak lortzea izan daiteke, edo materialen saiakuntzak egitea eta abar.