quark-gluoi plasma

1. Fis.

Kromodinamika kuantikoak aurresandako materiaren egoera. Tenperatura eta dentsitatea behar bezain handiak direnean, quarkak ez leudeke hadroietan konfinatuta, hadroiek bere izaera galduko lukete, eta quarkek eta gluoiek egituratu gabeko partikula-multzoa osatuko lukete. Plasma mota hau eratzeko, autore batzuek 2 × 1012 kelvineko tenperaturak aipatu izan dituzte. Uste da Big Bangaren hasierako denbora-tarte labur batez existituko zela beharbada. Zenbait saiakuntza egin dira partikula-azeleragailuetan sortzeko.