zenbaki kuantiko nagusi

1. Fis.

Atomoaren elektroi-egituran, energia-maila zehazten duen zenbaki kuantikoa. n = 1, 2, 3... balioak hartzen ditu. Zenbaki bakoitzari dagokion energia-mailan dauden elektroiak geruza berean daude. n = 1 baliotik hasita, geruzak K, L, M... izendatzen dira. Geruza bakoitzean 2n2 elektroi egon daitezke. Horretara, honenbeste elektroi egon daitezke geruza bakoitzean: 2, 8, 18, 32 eta abar.