Millikanen esperimentua
- 1. Fis.
- sin. olio-tantaren esperimentua
Elektroiaren karga neurtzeko diseinatutako esperimentua. Bi elektrodo metalikoren artean, kargaturiko olio-tanta txikien gaineko grabitate-indarra eta indar elektrikoa orekatuz esekirik jartzen ziren. Eremu elektrikoa ezagututa olio-tantaren karga jakin zitekeen. Olio-tanta askorekin esperimentua errepikatu ondoren, neurtutako karga guztiak oinarrizko zenbaki baten multiplo zirela ondorioztatu zen, eta hura elektroiaren kargatzat hartu.