isospin

1. Fis.
sin. spin isotopiko

Karga elektrikoan bestetan bereizten ez diren partikula subatomikoen familia batzuen ezaugarri den propietatea. Esaterako, protoiak eta neutroiak isospin-bikotea osatzen dute, karga elektrikoa alde batera utzita, objektu beraren bertsio desberdinak edo karga-egoerak direlako. Nukleoi baten isospina 1/2 da. Isospina garrantzitsua da interakzio bortitzaren eraginpean gertatzen diren talka edo desintegrazioetan, isospin-zenbakia kontserbatu egiten baita.