ionizazio-ganbera

1. Fis.

Erradiazio ionizatzailea detektatzeko eta neurtzeko tresna. Gasez betetako ganbera batean, bi elektrodo daude, eta horien artean potentzial-diferentzia ezartzen da. Erradiazioaren partikulak sartzen direnean, gasa ionizatu egiten dute; ioi positiboak katodorantz eta elektroiak anodorantz mugitzen dira. Ondoriozko korronte elektrikoa neurtuz, erradiazioaren intentsitatea kalkula daiteke.