elektroi-harrapaketa

1. Fis.

Atomoaren nukleoak elektroi-geruzetatik elektroi bat hartzea. Elektroia protoi batekin konbinatzen da, eta neutroi bat eta neutrino bat sortzen dira. Ondorioz, nukleoaren masa-zenbakia ez da aldatzen, baina zenbaki atomikoa unitate bat txikiagoa da. Prozesuan askatzen den energia osoa neutrinoari transferitzen zaio. Elektroiak utzitako hutsunea bete egiten da konfigurazio elektronikoa berrantolatzean, eta, horren ondorioz, atomoaren X izpi bereizgarriak igortzen dira.