burbuila-ganbera
- 1. Fis.
Kargadun partikulak detektatzeko erabiltzen den tresna. Fluido gainberotu batetik mugitzean, partikulek ionizazio-ildo bat eragiten dute, eta horren inguruan likidoa lurrundu, eta burbuila mikroskopikoak sortzen dira. Donald Glaserrek garatu zuen 1950ean.