barioi-zenbaki

1. Fis.
sin. zenbaki barioniko

Hadroien zenbaki kuantikoa, barioiak eta antibarioiak bereizten dituena (B). Barioiek +1 balioa dute, eta antibarioriek, 1. Mesoien barioi-zenbakia 0 da. Barioi-zenbakiaz bereizten dira kargarik gabeko hadroiak eta dagozkien antipartikulak (esaterako, neutroia eta antineutroia). Partikulen arteko erreakzioetan, barioi-zenbakien batura kontserbatu egiten da ia beti; baldintza jakinetan, uste da barioi-zenbakiaren kontserbazioa hautsi egin daitekeela (unibertsoaren hasierako garaietan, inondik ere).