alfa desintegrazio

1. Fis.

Desintegrazio erradioaktibo mota, non nukleo gurasoaren desintegrazioaren ondorioz alfa partikula bat (helio-nukleoa) igortzen den, eta sortzen den nukleo umeak nukleo gurasoaren baino 2 unitate gutxiagoko zenbaki atomikoa eta 4 unitate gutxiagoko masa-zenbakia duen. Nukleo erradioaktiboek igortzen dituzten alfa partikulen energien balioak zenbait MeV-ekoak dira; gutxienez, 1,8 MeV-ekoak.