Magnus efektua

1. Fis.

Fluido batean biraka ari den solido batek fluxuaren norabidearekiko perpendikularra den indar bat jasatea, biraketaren eta fluidoaren higiduraren noranzkoak berdinak diren alderantz hain zuzen. Solidoaren biraketa eta korronte-lerroak noranzko berekoak diren aldean, abiadura handiagoa da, fluidoaren biskositatearen eraginez. Beste aldean berriz, fluidoa eta solidoa kontrako noranzkoetan higitzen dira, eta fluidoaren abiadura gutxitu egiten da. Bernouilliren teoremaren ondorioz, presio-diferentzia sortzen da bi aldeen artean, eta indar bat sortzen da korronte-lerroak estutzen diren aldera. Indar horrek solidoa ibilbide zuzenetik desbideratzea ekarriko du. Efektu hau da, esaterako, airera biraka jaurtitzen diren pilotek egiten duten ibilbide kurbatuaren ('efektuaren') funtsa.

Magnus efektua
Magnus efektua