Jurinen erregela
- 1. Fis.
- sin. Jurinen legea
Hodi kapilarretan likido-zutabeak hartzen duen altueraren balioa zehazten duen legea. Likido-solido bikote bakoitzerako eta tenperatura jakin batean, altuera hodiaren erradioarekiko alderantziz proportzionala da. Grabitate eremuaren eraginpean hodi zilindriko bat izanez gero, lortzen den altuera honako hau da:
non σ = gainazal-tentsioa (N/m); θ = ukipen-angelua; ρ = likidoaren dentsitatea (kg/m3); g = grabitatearen azelerazioa (m/s2); R = hodiaren erradioa (m)
Horren arabera, hodiaren erradioaren eta hodian zehar likidoa igotzen edo jaisten den altueraren arteko biderkadura konstantea da likido-solido bikote batentzat tenperatura jakin batean: h × R = kte.