Schwarzschilden erradio

1. Astron./Fis.

Objektu masadun batek grabitazioren eraginez puntu singular bateraino kolapsatzeko behar duen erradioa. Masaren funtzioa da: 2GM/c2. Gertaeren mugaren barruko esferaren erradioa da, eta erlatibitate orokorraren ekuazioen Schwarzchilden ebazpenean ageri da. Objektu baten erradioa bere masari dagokion Schwarzchilden erradioaren berdina edo txikiagoa denean, objektua zulo beltz esferiko estatiko batean kolapsatzen da.