argi-kono
- 1. Fis.
Espazio-denborako gainazala, puntu batetik argiaren abiaduran abiatzen diren fotoi guztien bizitzen gertaerak (etorkizuna) biltzen dituena, edo puntu batera argiaren abiaduran heltzen diren fotoi guztien bizitzen gertaerak (iragana) biltzen dituena. Gainazal horien barnean, delako puntuaren etorkizuneko eta iraganeko gertaerak daude, eta kausa-efektu erlazioa izan dezakete puntu horiekin. Konoetatik kanpo dagoen espazio-denborako gertaerek ez dute inolako erlazio kausalik puntu horrekin.