konstante kosmologiko

1. Astron./Fis.

Albert Einsteinek erlatibitate orokorraren ekuazioetan sartutako konstantea, unibertso estatikoaren ereduarekin bat letozkeen soluzioak bideratzeko. Aldaratze-indar batek bezala jokatzen du ekuazio horietan, grabitazioaren erakarpen-indarra konpentsatzeko eta horrek eragingo lukeen materiaren kolapsoa eragozteko. Unibertsoaren hedapenaren aldeko behaketek bazterrerazi zioten Einsteini konstante kosmologikoaren ideia; dena den, gaur egun, zenbait ereduk ez dute konstante kosmologikoaren edo horren antzeko eragina duen zerbaiten existentzia erabat ukatzen.