dipolo magnetiko

1. Fis.

Korronte elektrikoaren begizta itxia. Dipoloaren (magnetikoaren zein elektrikoaren) propietate neurgarri bat (dipoloa definitzen duen propietatea, hain zuzen) dipoloak berak sortzen duen eremuaren itxura berezia da. Esan daiteke dipolo magnetikoa dela zirkuitu batek sortutako eremu magnetikoa adierazteko modu bat, hurbilpen bat, zirkuiturainoko distantzia zirkuituarena berarena baino askoz handiagoa denean.