irensketa

1. Fisiol.

Aho-barrunbean dagoena faringean eta hestegorrian barrena urdailera igarotzea. Irenste-prozesuan hiru urrats bereizten dira. Lehena ahoan gertatzen da eta guztiz borondatezkoa da: elikadura-boloa mihiaz faringerantz bideratzen da. Hurrena, boloak faringea zeharkatzen du, eta hestegorrira igarotzen da; aldi berean, nasofaringea, orofaringea eta laringea itxi egiten dira. Azkenik, hestegorrian aurrera egiten du boloak, peristaltismoak eraginda.