hozi-zelula
- 1. Biol.
- sin. zelula germinal
Ugalketarako zelula; gametoa edo gameto bilakatuko den zelula. Animalietan, enbrioi-garapeneko fase goiztiar batean gainerako zeluletatik banandutako leinu batetik sortzen dira; landareetan, berriz, ez dago halako lerro germinalik eta zelula germinalak zelula somatikoetatik agertzen dira.